HANBURGESA
OSAGAIAK
-
Kabuena Baserriko hanburgesa edo haragi pikatua
-
Letxuga
-
Tomatea
-
Kipula
-
Arrautza
-
Gazta (gurean Idiazabal)
-
Ogia



NOLA PRESTATU
1 pausua: Ogia prestatu eta erdibitu hanburgesa montatu ahal izateko. Gure kasuan, ogia Grill Sandwichera-n jartzen dugu 5 minutuz, kurruskagarri egon dadin.
2 pausua: Kipula juliana erara moztu eta oliba olio birjina estra-rekin, sukaldatu potxatua gelditu arte.
3 pausua: Haragia sukaldatu. Guk Grill Sandwichera erabiltzen dugu honetarako baina sartakin baten egitea ere aproposa da. Haragia gutxi, nahiko edo ongi sukaldatua erabakitzean ere badago koxka!
4 pausua: Hanburgesa montatu.
Azpi ogiaren gainean letxuga eta tomatea jarri, ostean haragia. Honen gainean gazta, kipula eta arrautza. Bukatzeko gaineko ogiarekin itxi hanburgesa.
Nahi beste osagarri erabili daitezke hanburgesa osatzeko. Garrantzitsuena osasuntsuak eta dastagarriak izatea da!
GOZATU!