top of page

IBARREKO ASTURIAR BEHIA

Kabuena Baserrian 30 urte baino gehiago daramatzagu Ibarreko Asturiar behi eta txahalak hazten.

Gure animalia guztiak Aseava Elkarteko liburu genealogikoetan erregistratuta daude, oinordeko abeltzaintza optimoa ziurtatuz eta animalien  bikaintasuna lortzeko asmoz.

Asturiar arrazadun behi eta txahalak, baserriaren ingurunera egokituta daude. Udalaitz mendiko maldetan bizi dira eta bertako larreetako bedarrez eta pentsu naturalez (transgeniko gabeko ziurtagiriaz) elikatuak daude.

+.jpg

Animalien kalitate genetikoari, ziklo naturalei ematen zaien errespetu absolutua gehitzen diogu, animalien erritmora lan egiten baitugu. Hau honela izanik, animalien ongizatea bermatzen da eta lehen mailako haragia merkaturatzen dugu.

Guzti honek haragi salmentara espezializatutako katalogo bikaina bezeroen eskura jartzeko aukera ematen du, web orrialde honetan eskuratu daitekeena.

IMG_20190413_122618.jpg

ASEAVA elkartearen parte gara, Asociación de criadores de ganado vacuno selecto de la raza Asturiana de los Valles. Informazio gehiago nahi izanez gero, elkartearen web orrialdea bisitatu dezakezue.

asturiana_valles.jpg
Aseava.jpeg
bottom of page