IDIAK
Idia deitzen zaie testosterona jaisteko urtebete baino gutxiagorekin kastratuak izaten diren behi-arraei. Horrela, beren ekoizpen funtziorako lasaiagoak bihurtzen dira, batik bat, nekazaritzan trakzio lanerako. Buru kopurua nabarmen murriztu da XVIII. mendean hasitako industria iraultzatik ia desagertu arte. Hortik bere esklusibotasuna eta garestitzea.
​
4 eta 8 urte bitartean animali bat hazteak, esnerik ekoizten ez badu, erditzen ez bada edo nekazaritza lanetan laguntzen ez badu, oso kostu handia eragiten dio abeltzainari.
​
Elikagai oso preziatua da, bere haragiak duen zapote intentso eta xamurragatik. Hau, haragiak duen gantz infiltrasioagatik ematen da (kastratua ez den behi-arrak ez du gantza haragian infiltratzen).
​
Sanabresa, Casina eta Asturiana de los Valles arrazetako idiak hazten ditugu baserri inguruetako larretan bere azken gizentze prozesu arte.
Haragiaren madurazio
prozesua
Animaliaren adina eta muskulatura indartsuaren ondorioz, haragiaren madurazioa luzeagoa izaten da.
​
30 eguneko heltzearekin saltzen dugu haragia, hutsean batuta. Beraz, aukera dago epe hau luzatzeko.
​​